Hezkuntza emozionala ikastaroa | Salestarrak Magale Urnieta

Hezkuntza emozionala ikastaroa

Berriak

Bertan gure emozioak ezagutzen hasi gara eta hauek gure pentsamenduekin, jarrerarekin eta besteekiko ditugun harremanekin bat egiten dutela ikasi dugu.
Gai hauetaz ohartarazteko egiten dugu lan, lan horren bidez pertsona jakintsuagoak bihurtzeko, izan ere, gure bizitza osorako izan baitugu baliagarri. Gure eta seme-alaben emozioak ulertzen ditugu eta horiek guztiak ongi erregulatzen saiatzen gara eman beharreko erantzuna egokia izan dadin. Esandakoaren arduradun egiten gara, egunerokotasunean gertatzen zaizkigun gorabeherak gure barnean gertatzen denarekin bat datozela konturatuz.

Gure seme-alaben erreakzioak ulertzen saiatzen gara, izan ere, erreakzioak besterik ez baitira, bakarrik sentitzen direlako, minduta daudelako Askotan pentsatzen dute ez daukatela inoren babesik, inork ez duela ulertzen beraiek sentitzen dutena… Batzuetan gurasoek egiten dutenaren inguruan duda asko izango dituzte eta geu ere ez gara gai hori guztia behar den bezala ikusteko.

Honek guztiak bestalde, hezkuntzako aktore guztiek duten garrantziaz jabetzera bultzatzen gaitu, hala nola, geure seme-alabak, irakasleak, gurasoak, ikastetxea… Guztiok elkarrekin lan egitea oso garrantzitsua da, geure seme-alaben zoriontasuna lortzeko.