Hezkuntza Emozionala 2018 | Salestarrak Magale Urnieta

Hezkuntza Emozionala 2018

Berriak

Geure artean nork ez du sekula tristura, poztasun, frustrazio, beldur edo haserrerik sentitu? Oso ongi dakigu, emozioek geuregan duten indarra eta horren ondorioz, egoera edo persona batzuengana gerturatu edo beraiengandik aldendu egiten gaituzte. Nork ez ditu emozio horiek inguruko pertsonengan nabaritu edo ikusi? Jakin badakigu, izandako esperientziarengatik, geure arteko erlazioetan duten eragina, aberasgarriago edo desengainarriagoak izango direlarik.
Guretzak erlaziorik garrantzitsuenak, seguraski, geure bikotekide edo seme-alabekin ditugunak izango dira. Erlazio horietan ikusten dugu, beste edozeinetan baina argiago, geure emozio guztien nahasketaren ondorioz hartzen ditugun jarrera desberdinak.

Geure emozio, pentsamendu eta jarrera horiei buruz gehiago jakin ahal izateko, urriaren 29tik aurrera 15 orduko bi ikastarori emango diogu hasiera. Astelehenetan 15:00etatik 18:00etara eta astearteetan 18:00etatik 21:00etara. Formakuntza honek geure seme-alabak zoriontsuagoak izaten lagunduko diguten bideak topatzen lagunduko digu, hori izaten baita edozein gurasorentzat desiorik garrantzitsuenetakoa. Geure buruaren autoezagutzarako ere baliagarri izango zaigu, izan ere, bai baitakigu, egunero jaso dezakegun ezagutzak bizi osorako izaten direla.