Heziketa Ordua | Salestarrak Magale Urnieta

Heziketa Ordua

Berriak

Aste honetan DBHkoek alde batetik eta BATXILERGOA eta LANBIDE HEZIKETAko ikasleek bestetik ikasturteko lehenengo Heziketa Ordua jaso dute. Oraingoan DBHkoek “Eddie el águila” izeneko filma ikusi dute, non, ikasturterako oso baliagarria izango duten mezua helarazi zaien. Protagonistak argi azaldu digu, gogoa eta ilusioa jarriaz gauza asko lor daitezkeela. Inork ez zeukan Eddiegan konfidantzarik baina berak oso argi zeukan eski jauziak egiten jarraitu nahi zuela eta egunen batean ere Olinpiar Jokoetara joango zela. Faktore asko contra izanagatik ere askotan gure helburua zein den argi daukagunean pentsa ezinak ziren gauzak lor ditzakegula azaldu digu.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketakoek berriz 2006ko “En busca de la felicidad” filma ikusteko aukera izan dute Will Smith protagonistaren bidez zailtasunak gainditzeko konstantzia eta ilusioa direla herreminta hoberenak ikasteko aukera izan dugu.