Hernaniko errugbi taldea | Salestarrak Magale Urnieta
Hernani errugbi taldea

Hernaniko errugbi taldea

Berriak

Kirol inklusiboa Hernani errugbi taldean

Joan den ostiralean, lehenik DBHko ikasleek eta bigarren txanda batean LHko eta Batxilergoko gainerako ikasleek solasaldia izan zuten Ibon Onandia eta Xabier Arizkorreta jokalariekin eta Hernaniko errugbi taldeko Jon Insausti eta Andoni Lizeaga entrenatzaileekin. Gaia honako hau izan zen: “Kirol inklusiboa”.

Hernaniko errugbi taldea ekarpen garrantzitsua egiten ari da inklusioaren arloan. Gipuzkoa osoko jokalariak astero elkartzen dira talde honetan dibertimendua eta ariketa nagusi diren partidetan entrenatzeko eta jokatzeko. Errugbiak sustatzen dituen baloreak aprobetxatuz, hala nola errespetua eta soziabilitatea, partidak aukera paregabea dira jokoa amaitu ondoren zelaian lehia hiltzen dela egiaztatzeko.

Erakutsi digute asko dugula ikasteko. Lan bikaina egiten ari dira, eta horregatik zoriontzen ditugu bihotz-bihotzez.