Hackerrak Eskolan! | Salestarrak Magale Urnieta
Hackerrak eskolan

Hackerrak Eskolan!

Berriak

HACKERRAK Ikuskizuneko emanaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura Eskola programa barnean antolatzen dituen tailerren artean, gaurkoan ikastetxean Hackerrak izan ditugu.  Coockie, algoritmo, hodei, sare sozial, … eta abar handi batetaz hitz egin eta DBH eta OLHko ikasleak kontzientziatze helburuarekin gerturatu dira.

Gure bizimodua egunetik egunera aldatzen ari da: gure lana robotizatzen ari da, gure harremanak aldatzen ari dira, etxeko aisialdiak gorantz doaz eta (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia agortzen ari dira… Iraultza baten hasieran gaude: 4. Industria Iraultza. Gizateriak inoiz bizi izan duena orain gertatzen ari da eta abiada bizian gainera. Hausnarketarako galdera asko jarri dituzte mahai gainean.

Interesgarria eta beharrezkoa benetan gure datuak eta interneta ondo kudeatzen jakiteko.  Eskerrik asko Belén Cruz, Patxi Perez eta Olatz Beobide artistei.