Gureak-era bisita | Salestarrak Magale Urnieta

Gureak-era bisita

Berriak

Oinarrizko Lanbide Heziketako gure ikasleak Lasarteko
Gureak lantegiko enpresa batean egon dira, enpresa horretako langileen
egunerokotasuna ezagutzen, elkar ezagutzen eta “Ni zu bezala”
programaren zati bat partekatzen. Gure gazteek lanpostu bat desgaitasuna
(fisikoa, psikikoa, sentsoriala…) eta/edo gaixotasun mentala duen pertsona
baten gaitasunetara nola egokitzen den ikusteko aukera izan dute . Gureak-en ez
da pertsona lanpostu batera egokitu behar dena, alderantziz baizik. Nola? Azken
produktua egiteko fase bakoitzeko zereginak zatituz, eta lantalde on batekin.
Formula hori egunero erabiltzen da ikasgelan, guk askotan taldeetan lan egiten
dugu, eta ondo dakigu zein garrantzitsua den taldekide bakoitzak bere buruaz
arduratzea eta bere lana ondo egitea. Aldi berean, gogorarazi digute gutako
guztiok garela garrantzitsuak azken emaitza hori ona izan dadin. Pertsona
bakoitzak zerbait baliotsua du emateko. Eskerrik asko Gureak aukera polit honengatik,
bereziki Ane, Martin eta Oihaneri.