Gurasoentzako tailerrak | Salestarrak Magale Urnieta
Guraso Eskola 2

Gurasoentzako tailerrak

Berriak

Salestarrak Magale Urnietak gurasoentzako hitzaldi eta tailer sorta berri bat aurkezten du!

Salestarrak Magale Urnietak, haurren hezkuntza eta ongizatearekin konprometituta, 0 eta 2 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hitzaldi eta tailer batzuk antolatuko ditu. Ekimen honen helburua laguntza eta orientazioa ematea da bai eskolako gurasoei, bai gaian interesa dutenei, nahiz eta eskola-komunitatearen parte ez izan.

Hitzaldien eta tailerren egutegia honako hau da:

  • Urriaren 31n, 15: 00etan: “Haurraren segurtasuna autoetan”, Nahia Alkorta hizlariarekin. Hitzaldi honetan ibilgailuen haurren segurtasunarekin zerikusia duten funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola haurrak bere adinaren arabera autoan duen posizio egokia, aulkietan behar diren segurtasun elementuak, indarrean dauden araudiak eta aholku praktikoak. Gainera, parte-hartzaileen kotxe-aulkiak berrikusteko aukera eskainiko da.
  • Azaroaren 14an, 15:00etan: “Haurraren garapen psikomotorra”, Nahia Alkorta hizlariarekin.
  • Abenduaren 12an, 15:00etan: “Esperimentazio tailerra”, haur-eskolako hezitzaileek zuzendua.
  • Urtarrilak 9, 15:00etan: “Musika tailerra” Eli Gallo hizlariarekin.
  • Otsailak 13, 15:00etan: “Haurraren loa”, Nahia Alkorta hizlariarekin.

Hitzaldi eta tailer hauen helburua gurasoei seme-alaben garapena hobeto ulertzen laguntzea eta hazkunde osasuntsua sustatzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzea da.

Jarduera hauetako edozeinetan izena emateko, interesatuek idazkaritza0-12 @salesianosurnieta.com helbidera mezu elektroniko bat bidali edo 943 551 782 telefono zenbakira dei dezakete.

Salestarrak Magale Urnieta pozten da Urnietako komunitateari aukera baliotsu hau eskaini ahal izateaz. Elkarrekin, gure txikien erabateko garapenean lagun dezakegu. San Juan kalea 1, Urnieta zuen zain gaude!