GrowMet Proiektua | Salestarrak Magale Urnieta

GrowMet Proiektua

Batxilergoa, Berriak

 

Magale Salestarrak Erasmus+ programaren bitartez Europar Batasunak finantzatutako proiektu batean murgilduta dago beste bost herrialdetako (Eslovenia, Errumania, Italia, Alemania eta Euskal Herria) zortzi bazkiderekin batera. Proiektuak “GrowMet” izena du eta Growth Mindset pentsamoldea aplikatuz irakaskuntza digitalerako eredu praktiko bat diseinatzea du helburu.

 

Growth Mindset edo hazkunde pentsamoldea deritzona, Standford unibertsitateko Carol Dweck hezkuntza ikerlari doktoreak asmatu zuen. Ikerlari honek hazkunde pentsamoldea finkotasunarekin alderatzen du. Adituen arabera, hazkunde-pentsamoldea duten pertsonek euren adimena garatzeko ahalmena dute, aldiz, pentsamolde finkoa dutenen adimena ezin da garatu.

 

Proiektu honen ideia pandemia garaian ikaskuntzak jasandako aldaketatik sortu zen. Etxeratze aginduaren ondorioz, mundu osoko milaka ikasle zein irakaslek aurrez aurreko ikaskuntza alde batera utzi eta ikaskuntza digitalera egokitu behar izan zuten, aldaketa honek berarekin ekarri zituen erronkei aurre eginez. Hori dela eta, bi urteko iraupena duen proiektu honek irakasleentzat baliagarri izan daitekeen gidaliburu bat sortzea du helburu ikaskuntza digitalari erantzun bat emateko asmoz, betiere eta lehen aipatu bezala, hazkunde pentsamoldean oinarrituta.

 

Informazio gehiago: https://growmet.eu/eu/proiektua/

GrowMet Proiektua