GrowMet Proiektua | Salestarrak Magale Urnieta
Growmet

GrowMet Proiektua

Berriak

GrowMet Proiektuaren bilera Magale Salestarrak Ikastetxean Urnietan

 

Magale Salestarrak Erasmus+ programaren bitartez Europar Batasunak finantzatutako proiektu batean murgilduta dago beste bost herrialdetako (Eslovenia, Errumania, Italia, Alemania eta Euskal Herria) zortzi bazkiderekin batera. Proiektuak “GrowMet” izena du eta Growth Mindset pentsamoldea aplikatuz irakaskuntza digitalerako eredu praktiko bat diseinatzea du helburu. Oraingo honetan bilera Magale Ikastetxean izan da, eta proiektuko bazkide guztiak bisitatu gaituzte.

Hilabete hauetan, proiektuko bazkideak irakasleentzat erabilgarria izan daitekeen gida bat diseinatzen eta sortzen aritu dira, hazkunde-pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza digitalari erantzun bat emateko. Bileran, sortutako materialak aurkeztu ziren.

Hurrengo fasean, azarotik aurrera, eskoletan sortu diren material didaktiko horiek probatuko dira.

Informazio gehiago: https://growmet.eu/eu/proiektua/