Growing Green
Salesianos Urnietako Ekintzailetza taldeak, Europar Batasuneko Erasmus+ programak finantzatutatako Growing Green proiektuan parte hartu du. Proiektu honen bidez, ekonomia zirkularreko eta kapital berdeko kontzeptuak hezkuntzan integratu nahi dira lanbide-heziketako ikasleengan espiritu ekintzaile berdea bultzatuz. Honetarako ikasleei kontzeptu horiek testuinguru praktikoetan aplikatzeko aukera emango dien eskuliburua eta ekimen-programa garatu da Esloveniako, Danimarkako eta Italiako erakundeekin lankidetzan.
Testu inguru errealak ere ekarri dira eskolara, jasangarritasunarekin konprometituta dauden Goiener, Plastigaur eta Irizar enpresekin kontatu da horretarako. Ikasleek bertatik bertara ikasi ahal izan dute zirkulartasunari eta gizarte-ekonomiari buruz. Enpresa horiek, energia berriztagarrietan, plastiko iraunkorreko soluzioetan eta mugikortasun elektrikoan adituak dira, eta enpresa-praktika jasangarriak nola ezar daitezkeen azaldu dute.
Programaren ikasleek ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako enpresak diseinatu eta prototipatu zituzten. Ariketa praktiko horrek, bere ikaskuntza indartzeaz gain, sormena eta berrikuntza ere sustatu zituen, gazteak ingurumen- eta enpresa-erronkei mentalitate iraunkorrarekin aurre egiteko prestatuz.