Growing Green proiektua | Salestarrak Magale Urnieta

Growing Green proiektua

Berriak

Growing Green proiektua martxan da. Apirila amaieran Skjern- era (Danimarka) joan ginen, nazioarteko proiektu honetako kideak ezagutu, proiektuaren helburuak berrikusi eta ekintza plana diseinatzera. Osasun egoera dela eta bidaia atzeratu behar izan genuen arren, aurrez-aurre elkartzeko aukera izan genuen azkenean.

Bilerak iraun zuen bi egunetan (apirilaren 27an eta 28an) proiektuko kide diren zentro eta erakundeek beren esperientzia partekatu zuten ekintzailetza eta ekintzailetza berdean. Gainera, gamifikazio ariketen bidez proiektuaren lehen urratsean lan egin genuen, ekintzailetza berdeari dagozkion gaitasun eta trebetasunak lantzeko toolkit-ean, hain zuzen ere. Enpresa eta ekimen sortzailea moduluko irakasle eta ikasleentzat ez ezik, komunitate osoarentzat ere diseinatuko da erreminta hau. Izan ere, proiektuaren helburuetako bat kapital berdearekiko ikasle eta irakasleak daukaten pentsamoldea lantzea da.

Growing Green proiektuak bi urte inguruko iraupena izango du eta Danimarka, Italia eta Esloveniako erakunde eta eskolekin elkarlanean arituko gara. Guztiok batera egingo dugu lan, kapital berdearen kontzeptua lanbide heziketarekin eta espiritu ekintzailearekin erlazionatzeko sentsibilizazioa landuz eta heziketa bultzatuz