Grafikagintzako ikasleei elkarrizketa | Salestarrak Magale Urnieta
Oihane Pellejero eta Jon Aranguren

Grafikagintzako ikasleei elkarrizketa

Berriak

Gaurkoan Grafikagintzan Erdi Mailako ikasle eta ikasle ohi bati elkarrizketa egingo diogu.

  • Zein da zure izena? Zenbat urte dituzu? 

Aurtengo ikaslea: Oihane Pellejero

Ikasle ohia: Jon Aranguren

Aurtengo ikaslea: 24

Ikasle ohia: 36 urte 

  • Zer ikasketa egin dituzu aurretik?

Aurtengo ikaslea: Arte Ederretako gradua bukatu nuen iaz.

Ikasle ohia: Inprimaketa Grafikoko Erdi Mailako ikasketak egin aurretik, Arte Erderretan lizentziatu nintzen Serigrafia eta Teknika Grafikoetan espezializatuz eta ondoren, Diseinu eta ilustrazioan Goi mailako zikloa egin nuen Bartzelonan.

  • Zergatik aukeratu zenuen grafikagintza? 

Aurtengo ikaslea: Irteerak dituela iruditu zitzaidan. Arte Ederrekin erlazionatuta dagoela pentsatu nuen, diseinu munduarekin edo, eta horrela unibertsitatean ikasitakoa honekin borobiltzen ari naiz.

Ikasle ohia: Aurretiko ikasketak bukatu ostean, diseinu estudio batean lanean nenbilen freelance gisa Donostian. Diseinatzaile autonomo moduan lan egiteak alde onak ditu, baina merkatua ez dago erreza eta egonkortasun bila Inprimaketa Grafikoko Erdi Maila egitea erabaki nuen, ikasketa hauek lan merkatuari sartzeko bide zuzena baitira. Erdi maila, tailerreko lan oso praktikoan oinarritzen da eta enpresetan praktikak ere egiten dira, lan mundurako zubi bat eskainiz.

  • Zer iruditu zaizu aukeratu zenuen grafikagintzako zikloa?   

Aurtengo ikaslea: Interesgarria eta entretenigarria egiten zait. Gerora erabilgarriak diren edukiak eta ikasgaiak eskaintzen ditu. Gainera, ofizio honetan urteetan lan egindako eta esperientziadun irakasleak dauzka.

Ikasle ohia: Lehenengo kurtsoa oso gustora egin nuen, taldean eta irakasleekin oso giro ona geneukan. Bigarren kurtsorako ikasketa Dualaren modalitatea eskatu nuen eta enpresa batean egon nintzen lanean.

  •  Irteerak dituela iruditzen zaizu?  

Aurtengo ikaslea :Esan bezala bai. Lan munduan sartzeko aukera ona iruditzen zait. Dibertsitate handia duen eremua da eta inguruko herritan hainbat enpresa  garrantzitsu daude, bakoitza gauza batean espezializatua.

Ikasle ohia: Inprimaketa sistema ezberdinen inguruan asko ikasteaz gain, lan munduan aukera pila bat ireki dizkit ziklo hau egiteak, enpresa ezberdinetatik eskeintza dexente jaso ditut. 

Orain irakasle gisa nabil Salestarretan, ni bezala erdi maila ikastea erabaki duten gazteei klaseak ematen.