Goian bego Fernando! | Salestarrak Magale Urnieta

Goian bego Fernando!

Berriak

Jarduera handiko egunak!

Joan den ostiralean arratsaldeko 17:30 aldera albistea iritsi zitzaigun. Mikelekin familiari berria ematera joan ginen eta ondoren Miren Laguntzailearen bederatziurrenaren ospakizunetan gogoratu genuen.
Fernandok gure artean behin eta berriz berak Afrikako jende artean gelditu nahi zuela adierazi zigun (beste kasta batekoak dira EITBko kazetariak esaten zidan moduan) hau dela eta, aberriratzeko aukerarik ez zegoenez, familiak ere egoera onartu zuten nahiz eta bere 94 urteko amak ezer ez jakin; baino azkenean, amaren sena dela eta…, ezinezkoa ezkutatzea.

Egoera horrelakoa izanik, bere anaia bat animatu genuen (Marcelinok onartu zuen) Afrikara joateko, bertako Hezkuntza Komunitatearekin, batez ere gazteekin, eskertza eguna ospatu ahal izateko.

Larunbata gelditu gabeko eguna izan genuen, hiletaren eguna zehaztu behar zen, hegazkin txartelak lortu, bisak egin, Marcelinori pasaportea, eta honetaz guztiaz gain telebistakoei, irratikoei eta egunkaritakoei erantzun beharra. Bueno, lan guztiak aurrera atera genituen!
Azkenean hainbat laguntzari esker, azpimarragarriena Burkina eta Maliko enbaxadorearena, Malin bizi dena eta gure esanetara jarri zena… hainbat xehetasunetan lagundu zigun. Ez dakit inoiz behar den bezala eskertuko diogunik… Horrelakoetan konturatzen gara, batzuetan inguruan dugun ezkortasunaren ondorioz ez ditugula ikusten begibistan ditugun baso ederrak. Lastima!

Juan Carlosek, gure komunitateko ikuskariak, Marcelinori bidaian laguntzeko eskatu zidan eta horrela gure ikuskaritza eta Urnietako etxea bertan zeudela adierazi.
Azkenean larunbatean gaueko 23:00k aldera txartelak ateratzen hasi ginen eta igandean Madrilera joan ginen. Arratsaldean bertan Barajasen larrialdiko pasaportea, bisa sarrerak kontsulatuan eta abar… kudeatzen ibili ginen.

Astelehenean goizeko 06:00etan Bruselasetik barrena Ouagadoudoura (lehenengoan irakurtzen duenak saria jasoko du!)
Asteartean beste hegaldi batean Bobo Dioulassora, hau da, gertaerak izandako lekura.
Bueltatzen garenean Urnietan hileta ospakizuna izango dugu. Iritsi zait Udaletxean antolatutako kontzentrazioan jende ugari izan denaren berria, egia den arren egunerokotasunean murgiltzen garenean ahaztu egiten zaigula bizitza beste hainbat egoera baino garrantzitsuagoa dela.
Gehiegi luzatzen ari naiz eta ez da une egokia…

Zuek Fernandorekiko izan ditzakezuen oroitzapenek dena ondo irtengo dela adierazten dit, eta bere bizitzak (etzi ereingo duguna) bere fruituak ematen jarraituko duela. Are eta gehiago esango nuke, gogorarazten dizuet bere bizitzako bokazioa,borondatearen sustraiak, Urnietako etxean daudela, ikasleohia izan zen garaiko tokian. Gogora ezazue zuen ordu eta eginkizunak zelai berdina eraiten ari direla. Eskerrik asko