Zure seme-alabak etxetik gertu matrikulatzearen onurak
Autonomia garatzen

Zure seme-alabak etxetik gertu matrikulatzearen onurak

Berriak, Haur Hezkuntza

Gure seme-alaben ikastetxearen aukeraketan garrantzitsua da azken honen gertutasuna. Gure seme-alabak gugandik gertu dagoen ikastetxe batean matrikulatzeak txikienen sozializazioa eta autonomia sustatzen du, era berean bizitza familiarra eta laborala kontziliatu daitezkeelarik.

Autonomia garatzen

Ikasleak gertuko ikastetxe batean matrikulatzeak herriarekiko integrazioa eta sozializazioa posible egiten ditu, ikasleek lagunekin partekatzen baitituzte lekurik gertukoenak, hau da, parkeak, eskolaz kanpoko ekintzak eta herriko jaiak.

Haurra gure bizitokitik gertu matrikulatzearen beste onura bat lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa da. Alde batetik, gertutasunak erosotasuna dakar haurrak eskolan uzterako orduan, gure eguneroko ibilbidea gehiegi aldatu gabe eta garraio publikorik hartu behar izan gabe. Guzti honek dakarrena da famiarteko gertukoenek haurra uztean eta jasotzean lagundu ahal izatea.

Azkenik, ikastetxearen gertutasunak ikasleen gaitasun intrapertsonalaren garapenean laguntzen du. Horietako bat, zentrura iristeko herria zeharkatzeko behar duten autonomia da, beraien arduratasuna garatzeko balio duena. Gainera, ikasleek eskolan lantzen den zeharkako gaitasunetako bat garatzen dute. Alegia,  bide hezkuntza, zebra bidea gurutzatu behar dutenean, semaforoak eta seinaleak errespetatzean eta trafikoko arduradunen gomendioak jarraitzen dituztenean.

Eskatu bisita / Solicia visita.