Gaztedi Astea 2018 | Salestarrak Magale Urnieta

Gaztedi Astea 2018

Berriak

Kultura, ekonomia, gizartea, politika… beste behin ere Gaztedi Astea ekintzaz beteta dator Urnietako Salesiarretara. Urtarrilaren 31n On Boskoren heriotzatzen urteurrenarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatzen dira.
Jolas-garaietako txapelketak
Beste behin ere, jolas-garaietan txapelketak antolatu dira. Beraz, Urnietako Salesiarren ikastetxean ikasle eta irakasleak jolasean ibiliko dira egun hauetan zehar.

Urtarrilaren 25a
• “Alcohólicos Anónimos” taldeko bi kide etorriko dira beraien esperientzia kontatzera 10:10ean DBHkoentzat eta 11:05ean Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Urtarrilaren 26a
• Cesare Maglionik HONDAR 2050 proiektuaren berri emango digu. Itsasoetako zaborren arazoen inguruan hitz egingo digu . Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak 10:00etatik 11.00etara eta ondoren Lanbide Heziketakoak eta Batxilergokoak 11:00etatik 12.00etara.

Urtarrilaren 27
• 11:00etan DBHko ate irekiak
• 15:00etan BOSKO ANITZekoak MUSIKA JAIALDIA

Urtarrilaren 29
• “Lehenengo lanpostura sartu nahian” gaiaren inguruko mahai ingurua izango dute goizeko 11:00etan Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Yuc Escribano, Oteic enpresakoaren eskutik.
• DBHkoak filma arratsaldeko 15:00etan.

Urtarrilaren 30ean
• Dmode Quartet taldeko kidea den David Rosco urnietarrak bere esperientzia azalduko digu. 10:10ean DBHkoentzako saioa eta 11:00etan Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoentzat.
• Kross txapelketa bigarren atsedenaldian.

Urtarrilaren 31a
• On Bosko jaia. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, ohiko ospakizunarekin. Bertan, Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, aste gutxi barru enpresetara joango direlako praktiketara eta gurekin etapa bat amaituko dutelako. Ondoren, ohiko patata tortilla txapelketa egingo da eta jolas-garaietako txapelketetako finalak egingo dira, besteak beste.

IV. On Bosko krosa eta I. Ipar martxa
• Otsailaren 18an IV. On Bosko krosa eta I. Ipar martxa egingo dira. Bertan 14 urtetik gorako edonork har dezake parte. Informazio gehiago: https://www.herrikrosa.eus