Gabonetako argien piztuera | Salestarrak Magale Urnieta

Gabonetako argien piztuera

Berriak

Abenduaren 22an 18:00etan, Urnietako Etxeberri Plazan Salesiar Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatu genuen.

Aurten, ikastetxeko ikasle talde batek iaz egindako Jaiotza osatu egin du. Guztira, 30 pieza inguru jarri dituzte metro baten ingurukoa bakoitza. Horiei argiztapena jarri eta azken ukituak emateaz Goi eta Erdi Mailako zikloetako ikasleak arduratu dira. Beraz, denen artean egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, ikastetxeko banda arduratu zen.

Ondoren, ikusleen artean txokolate beroa banatu zen. Giro aparta izan genuen.