Gabonak 2018 | Salestarrak Magale Urnieta

Gabonak 2018

Berriak

Datorren astelehenean, abenduak 24, urteroko ohiturari jarraituz, ikastetxeko DBHko ikasleak eta irakasle talde bat abestera irtengo gara inguruko etxe eta baserrietara. Hori dela eta, gonbitea luzatu nahi dizugu zu ere gurekin irten zaitezen.

Amaitutakoan luntxa izango dugu ikastetxean bertan indarrak berreskuratzeko. Parte hartzeko ezinbestekoa da baserritarrez jantzita etortzea.
Gonbitea luzatu nahi dizuegu ekintza honetan parte hartu nahi duzuen orori. Animatu!!

Eguna: abenduak 24, astelehena
Ordua: 9:45
Topagunea: ikastetxeko sarrera nagusia

DBH1eko ikasleek grabatu duten bideoa: