FESTOrekin hitzarmena | Salestarrak Magale Urnieta

FESTOrekin hitzarmena

Berriak

Salesiarrak eta Festok Lanbide Heziketako elkar-laguntza hitzarmen bat sinatu dute estatu mailan.

Automatizazioan eta 4.0 industri garapenean espezializatuta dagoen Alemaniako lantegi honek, formakuntza eskainiko diete Espaina mailako Lanbide Heziketako Salesiar ikastetxeetako irakasleei.

Madrilen 2018ko urtarrilaren 15ean sinatu da. Akordioa Juan Carlos Perez Godoy, Santiago el Mayor Ikuskaritzako Ikuskari Nagusiak eta Xabier Segura, Festoko Zuzendari Nagusiak. Madrileko salesiarren Ikuskaritza Nagusian sinatu dute hitzarmena. Bertan Santiago Elorriaga Ikuskaritzako Lanbide Heziketako koordinatzailea eta Ikuskaritzako gainontzeko kontseilariak izan dira.

Gaur sinatu duten akordioa estatu mailarako da.Orain arte modu informalagoan izaten ziren laguntzak Festo eta Salesiar ikastetxeen artean. Hemendik aurrera alemaniar taldeak Lanbide Heziketako irakasleei aholkularitza teknikoa eta hezigarria eskainiko die. Akordio honek Festok eskaintzen dituen material didaktikoak, modu merkeago eta finantziatzeko erraztasunak emanez izango dira.

Xabier Segurak adierazi duenez, Festok beti eskaini ditu bere zerbitzuak ikuspegi hezigarri baten bidez, honen helburua teknologia pertsonengana ahalik eta azkarren iristea da. Hau gaur egungo gizarte eta aldaketa teknologikoengatik areagotu egin da; horregatik ezinbesteko garrantzia dauka gazteak ondo hezitzeak. Gogorarazi duena ere izan da Lanbide Heziketari balioa ematen jarraitu behar dugula eta heziketa honetan Salesiarrak erreferenteak izan direla eta izaten jarraituko dutela.
Ildo berdinetik jarraituz, Juan Carlos Perezek adierazi du Lanbide Heziketa dela Salesiar ikastetxeetako altxorrik preziatuena. Gazteak bere formakuntzan dituzten oztopoak ere aipatu ditu eta eskerrak eman dizkie Festokoei gai honetan beraien laguntza emateagatik. Santiago Elorriagak irakaslegoaren formakuntzak duen garrantzia azpimarratu du, horrela ikasleak formakuntza hoberena izango dute eta lan mundura sartzeko aukera gehiago izango dituzte.
2 hezkuntza ikuspegi

Festok mundu mailan automatizaziorako teknologia eskaintzen du. Neumatika, elektronika eta industria mailako edozein motatako sareen hornitzailea da. Osagarri sinple batetik hasi eta sistema konplexuetaraino, aholkularitza eta formakuntza teknologikoa eskaintzen ditu.

Salesiarrek Lanbide Heziketako 50 zentru dituzte Espainian, 16.000 ikasle eta 1.000 irakaslekin. Hauetaz gain, salesiar gizarte plataformek ere Lanbide Heziketa eskaintzen dute. Zentru hauek sektore desberdinetako lantegien laguntza dute ikasleek benetako lan prestakuntza egin ahal izateko.
Azken hilabete hauetan Salesiarrak Schneider Electric, Hoffmann Group eta Siemens bezalako lantegi garrantzitsurekin hitzarmenak sinatu dituzte.