Euskaren Eguna 2017 | Salestarrak Magale Urnieta

Euskaren Eguna 2017

Berriak

Abenduaren 3an, Xabier egunez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herrian eta munduko hainbat eta hainbat txoko eta euskal hiztun komunitateetan.

Geure ikastetxean aurtengo ikasturterako eskainitako “Dastatu zorionaren zaporea” mezuaren hitzek eman digute aurtengo leloaren sorbidea. Zorionaren zaporea euskararenarekin nahastuz zapore eder askoa lortuko dugulako.
Hainbat eta hainbat ekintza antolatzen dira euskararen inguruan baina emaitzak, zoritxarrez, ez datoz bat egindako ahaleginekin. Guk, dena den, ez dugu etsi nahi eta egunero jarraituko dugu euskara dastatzen.
Gaurko irakurgai honetan erabilera bultzatzeko lagungarri izan daitekeen Julen Agirrek idatzitako olerki polit hau eskaini nahi dizuegu.

Hitz bat ZUK egiten baduZU,
eta hitz bat NIK,
baditugu jada BI.

Eta GUK ZUEI egiten badizkizuegu BI
eta ZUEK GURI beste BI,
egingo dizkiogu LAU ELKARRI.

Eta eginez elkarri,
batak besteari,
gaur, bihar eta etzi,
emango diogu arnasa euskarari.

Inork ez dezan esan hizkuntza bat izan zan,
arnasa eman diezaiogun bizirik iraun dezan.

(Julen Agirre)

Eta gogoan izan euskarak aurrera egingo badu maite dugunon babesa eta erabilerari esker izango dela, horregatik gure aurtengo leloa:

DASTA EZAZU EUSKARAREN ZAPOREA!

Euskararen egunerako ikastetxean grabatutako bideoa: