Euskarazko C1 lortzeko bidea
Azken urteotan egin izan dugun modura, gure ikasleek C1 mailako agiria eskuratu ahal izateko eskolak eskaini nahi ditugu aurten ere, Hernaniko Udal euskaltegiarekin elkarlanean. Astean ordu beteko bi saio izaten dituzte ikasleek gehi tutoretza indibidualizatuak. Dagoeneko talde bat osatu da eta beste bat osatzeko aukera izango genuke, interesa duten ikasleak egonez gero.
Asistentzia eskakizunak betetzen badira, udalek ordaindutako diruaren kopururik handiena itzuli egiten dute amaieran eta ikastaroa oso merke ateratzen da.
IKASTAROAREN HELBURUA
- Adierazpena lantzea eta C1 titulua ateratzea 23-24 ikasturtean
ZER IKASIKO DA IKASTAROAN
- Euskara aberasten
- C1 ateratzeko idazlan egokiak egiten
- Ahozko azalpena maila jasoan egiten, ahozko probari begira
LAN EGITEKO MODUA
- Aurrez aurreko eskolak taldean
- Ikasle bakoitzari banakako diagnostikoa eta jarraipena egingo zaio tutoretzen bidez
MODULAZIOA
• Bi egun astean: 2 eskola-ordu + tutoretzak
▪ Tutoretzak banatzeko egutegi bat adostuko da.
▪ Tutoretzara txandan-txandan etorriko dira ikasleak, tutoretzako ikasle bat. Irakasleak ikaslearen lanaren jarraipena egingo du bertan.
TOKIA ETA ORDUTEGIA
- Eskolak ikastetxean bertan izango dira
- Bertako eskolak amaitu ondoren
- Talde batek astearte eta osteguna 15:30 -16:30
- Beste taldeak, astelehena eta asteazkena 15:30 -16:30
PREZIOA, ORDAINTZEKO MODUA ETA DIRU-LAGUNTZAK
2023-2024 ikasturtean 20 euro, HABEren dirulaguntzari esker (ikastaroaren benetako kostua 246,73 euro)
Baldintzak:
- 16-18 urteko gazteak urte tarte hauetan jaiotakoak izango dira: 2005, 2006 eta 2007
- C1 helburu maila duten ikastaroan matrikulatuko da
- Ikasleak % 75eko gutxieneko asistentzia izango du
Gainerakoek Udalaren dirulaguntza jasoko dute, ikastaroaren eskakizunak betetzen badira: asistentzia, lana…