Euskararen Nazioarteko Eguna | Salestarrak Magale Urnieta
Euskararen Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Berriak

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Magale ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eraikinean hainbat ekintza egingo dituzte: marrazkiak, horma irudi bat sortu, jolasak, herri kirolak, abestiak… denak ere euskararekin erlazionatutakoak izango dira.

 

Magale-Salestarretako eraikinean berriz, ikasleek euskararen inguruko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Euskaren inguruko olerki, bertso, lelo eta abar sortu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek eta lau hoberenak sarituak izango dira.

 

Nahiz eta abenduaren 3an ekintza ugari izan, ez genuke ahaztu behar euskarak geurean 365 egun dituela!