Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori ez da Euskal Herrian bakarrik ospatzen, mundu osoan baizik.
Txikienen eraikinean, egun guztian zehar euskal abestiak abestu eta hainbat jokotan parte hartuko dute ikasleek.
Helduenean berriz, bertan antolatu den lehiaketa batean parte hartuz ospatuko dute. Ikasle bakoitzak norberarentzat euskarazko hitzik politena den hori pentsatu eta idatzi beharko du eta lau politenak sarituak izango dira.Era berean, DBH1eko ikasleak DBH eta OLHko geletara joango dira eurek sortu duten jolas bat egitera.
Irakasle eta langileek ere parte hartzeko aukera izango dute, eta parte hartzaileen artean saritxo bat zozketatuko da.
Ospakizun honen helburua euskararen garrantzia sustatzea eta nabarmentzea da. Data honek euskararen erabilera zaindu eta sustatzeko beharraz kontzientziatu nahi du, horrela Euskal Herriaren nortasun kulturala indartuz.
Hala ere nahiz eta asteartean ospakizun eguna izan, geurean Euskararen Eguna 365 EGUNEZ ospatzen dugu.