Euskararen Eguna | Salestarrak Magale Urnieta

Euskararen Eguna

Berriak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean ekintza batzuk antolatuko ditugu; aurten, eguna bera larunbata denez, bezperan egingo dugu ospakizuna ikastetxean. Lehenik eta behin egunari hasiera polit bat emateko, goizeko 1go klasean batetik, euskararen inguruko testu bat irakurriko da geletan eta bestetik, ikastetxean grabatutako bideoa ikusiko dute ikasleek. Honetaz gain, goizean zehar euskal kulturaren inguruko lehiaketa bat antolatu da.

Ea erabileran sumatzen diren horrelako ekintzen oihartzunak.

Zaindu maite duzun hori!