EUSKARALDIA | Salestarrak Magale Urnieta

EUSKARALDIA

Berriak

Badatorrela “Euskaraldia”!!! Bihar, azaroak 18, Urnietako San Juan plazan festa handia ospatuko da Magale-Salesiarrak ikastetxeak ere bertan hartuko du parte. Beraz, bihar, “Ahobizi” edo “Belarriprest” txapa jantzi eta has gaitezen rolak martxan jartzen.

Magale-Salesiarrak ikastetxea buru-belarri ari da ekimen honetarako ekintzat eta lanak egiten. Ez genuke ahaztu nahi esatea oso harro gaudela bai ikasle eta irakasleak, Urnietako Euskaraldiko festan erabiliko diren hizki eta irudiak Grafikagintzako ikasleek egindakoak direlako.

Horretaz gain, ikastetxean euskararen munduarekin erlazionatutako hainbat ekintza egingo ditugu. Alde batetik, azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3 arte, eguneroko klaseak hasi aurretik, euskal abesti batekin emango diogu hasiera gure jardunari.

Bestetik, azaroaren 27an, CAF enpresaren eskutik “Euskara eta Lan Mundua” izeneko jardunaldia izango dugu ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleentzat, lantegietan euskarak duen garrantziaz jabe daitezen.

Azkenik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, herrira jeitsiko gara DBHko ikasleekin, Etxeberri plazan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera “Euskal Ginkana” ospatuko dugulako.

Beraz, guztiei luzatzen dizuegu gonbitea, bihar, San Juan plazan ospatuko den ekitaldira joan zaitezten!

ANIMATU eta EUSKARAK 365 EGUN!