Eskolaz kanpoko ekintzak 2018-19 | Salestarrak Magale Urnieta

Eskolaz kanpoko ekintzak 2018-19

Berriak

Ikastetxean eskainiko ditugun eskolaz kanpoko ekintzen berri eman nahi dizuegu:

  • ROBOTIKAren HASTAPENA ARDUINO-rekin, astelehenetan 15:30etatik 16:30etara.
  • GITARRA ETA BAXUA, ALEX JULIAN irakaslearekin. Astelehen, astearte edo asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
  • TRONPETA, SAXOA nahiz BATERIAren hastapena. Astean egun bat, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Eransten den orrian eguna aukeratu behar da. Musika tresna ikastetxeak utziko du.
  • EUSKAL DANTZAK, asteartetan 15:30etatik 16:30etara.

Interesa duzuenok ikastetxeko idazkaritzarekin harremanetan jar zaitezte.

Eskaintza interesgarria gertatuko zaizulakoan.