Eskola-jazarpena | Salestarrak Magale Urnieta

Eskola-jazarpena

Berriak

Aste honetan, DBH 1.mailako ikasleek, Baketik fundazioaren eskutik Antzerki Forum izeneko tailerrean hartu dute parte. Bertan, egunero-eunero hainbestetan entzuten dugun eskola-jazarpenaren inguruko gaia landu dute, modu serioan baina jolasak eta antzezlanak direla medio. Bertaratutako adituek, horrelako egoeren aurrean nola jokatu behar duten erakutsi diete eta interes handiarekin entzun dituzte beraien esanak.