Erasmus Lanbide Heziketan | Salestarrak Magale Urnieta

Erasmus Lanbide Heziketan

Berriak

Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako programa bat da. Honi esker bigarren kurtso bukaeran ikasleei, egin beharreko praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera ematen zaie. 12 astetako egonaldia izan ohi da eta besteak beste hurrengo helburuak lortu nahi izaten dira:

  • Konpetentziak lortzeko laguntza, garapen pertsonala hobetzea eta lanerako aukerak zabaltzea.
  • Atzerriko hizkuntzen dominioa hobetzea.
  • Beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzea.
  • Atzerrian egondako denboran konpetentziak lortu direla ziurtatzea.

Aurtengoan Goi eta Erdi mailako zikloetako bost ikasle joan dira atzerrira zikloa amaitzeko beharrezkoak diren praktikak egitera. Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak ari dira ikasten bi, Aitor Pagola eta Unai Ugarte; lehenengoa Holandara joan da eta bigarrena berriz Maltara. Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioa ikasten ari den Yeray Lizarazu ere Maltara joan da. Erdi mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak ikasten ari diren Peru Garcia eta David Blancok berriz Milan eta Cracoviako bideak hartu dituzte hurrenez hurren.

Guztiak ekainean bueltatuko dira, espero dugu, hilabete horietan esperientzia positiboak bizitzea, hori da behintzat guk beraientzak nahi genukeena.