Erasmus bekak | Salestarrak Magale Urnieta

Erasmus bekak

Berriak

Beste urtebetez, Hetelen dirulaguntzarekin, Erasmus bekak martxan jarri ditugu. Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzendutako programa bat da. Honi esker bigarren kurtso bukaeran ikasleek egin beharreko praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera izango dute. Hamahiru asteetako egonaldia izan ohi da eta besteak beste hurrengo helburuak lortu nahi izaten dira:

1. Gaitasunak lortzen laguntzea, garapen pertsonala hobetzea eta lanerako aukerak zabaltzea.
2. Atzerriko hizkuntzen dominioa hobetzea.
3. Beste kultura eta herrialde batzuk ezagutzea.
4. Atzerrian egondako denboran gaitasunak lortu direla ziurtatzea.

Aurten, Goi eta Erdi Mailako Zikloetako sei ikasle atzerrira joango dira zikloa amaitzeko behar diren praktikak egitera. Ekaitz Olea, Automatizazioa eta Robotika Industriala ikasten ari dena, Bulgariara joango da. Kevin Iraola, Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetakoa, Maltara joango da, Lander Lizaso Argitalpen Inprimatuen Diseinu eta Edizioarekin, Oinatz Unanue Erdi Mailako Mantentze Elektromekanikoarekin eta Jone Zumeta Inprimaketa Grafikoarekin batera. Azkenik, , Diseinuko Goi Mailako zikloko Eneko Urtxulutegik Poloniako Krakoviara bidaiatuko du.