EnerTIC | Salestarrak Magale Urnieta

EnerTIC

Berriak

Aste honetan gure Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak-eko 1. mailako ikasleek Martutenen kokatuta dagoen EnerTIC enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Eraikin honetan, eremu desberdinetako profesionalek i-Sare proiektuaren barnean, energia berriztagarri desberdinak erabiliz hainbat froga esperimentatzen dituzte, Donostialdea ingurune jasangarriagoa bihurtzeko helburuarekin. Adibide bezala Txomin Enea auzo berria dugu; bertan argiztapen adimentsua, zuntz optikoa eta belaunaldi berriko etxebizitzak eraikitzen ari dira “eko-friendly” ikuspegia kontutan izanda.