Emakumearen Nazioarteko Eguna | Salestarrak Magale Urnieta

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Berriak

Magale ikastetxeak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zuen aurreko ostiralean. HH3tik hasita LH6-ra arte lan eta jarduera ezberdinak burutu zituzten.

HH3, 4  eta 5ekoak  gizon eta emakumeen artean dauden berdintasunak adierazteko marrazki batzuk margotu zituzten.Gainera gizon zein emakumeek lan berdinak egin ditzaketela landu zuten..

1.eta 2. mailako ikasleek feminismoaren historia aztertu zuten eta matxismoaren inguruan ipuin bat irakurri zuten. Ondoren, Honetaz gain, koloreak denontzat direla jakinarazteko ipuin bat irakurri zuten eta honekin jakinarazi nahi zuten kolore guztiak denontzat direla.

eta 4. mailakoek pertsona ezberdinen siluetak marraztu zituzten eta bertan pertsona guztiok dituzten gustuak idatzi zituzten hauen inguruan, aisialdiak sexurik ez duela adierazteko.

Bukatzeko, 5. eta 6. mailakoek hedabideetan agertzen diren iragarkien inguruan lanketa egin zuten. Iragarki ezberdinen inguruan dauden estereotipoak kontuan hartuz, mural ezberdinak sortu zituzten, hauen inguruko irakurketa kritikoa egiteko.

Egunarekin bukatzeko,  egindako lan guztiak gurasoek ikusteko aukera izan zuten, portxean egindako erakusketan.