Elkartasun kanpaina | Salestarrak Magale Urnieta

Elkartasun kanpaina

Berriak

Urtero bezala, Urnietako Salesiar ikastetxeko ikasleek herrialde azpigaratu bati laguntzeko proiektu bat egin dute, bertara bidaltzeko dirua lortzeko asmotan. Aurtengo proiektuan, DBHko 3. mailako ikasleek hainbat herrialde azpigaratu landu dituzte, bakoitzaren inguruan ikertuz eta informazio baliagarria bilduz. Lortutako informazio guztiarekin, ikasleek aurkezpen bat egin dute euren gelakideen eta irakasleen aurrean, eta bertatik atera zen aurtengo elkartasun proiektuko herrialde hautatua, Benin.
Beningo biztanleek bizi duten egoera krudelaren ondorio dira nagusik: haurren desnutrizioa, legez kontrako salmenta, identitate falta, laneko esplotazioa eta hezkuntza falta. Arazo hauek hobetze aldera, ikasleek hainbat ekintza jarri dituzte martxan. Eskolako ikasleen artean eskumuturrekoak eta giltzatakoak salduko dituzte, asteburu honetan ospatuko den eskolako festan. Bestalde, eskolakoak ez direnek laguntzeko aukera izan dezaten, diru-bilketarako itsulapiko bana jarriko da inguruko herrietako supermerkatuetan. Lortutako diru guztia zuzenean bidaliko da, Porto Novoko (Beningo hiriburuko) Foyer Don Bosco eskolara.