Elkarbizitza eguna | Salestarrak Magale Urnieta

Elkarbizitza eguna

Berriak

Urriaren 8an Magale-Salestarrak ikastetxeko DBH-ko 3 eta 4.maila eta Batxilergoko ikasleek elkarbizitza eguna izan zuten. Urtero eta maila guztiekin egiten den ekintza da eta emaitza ederrak ekartzen dituenak, izan ere, ikastetxetik kanpo ikasle-irakasleen arteko erlazioa indartu egiten baita. Ondorioz, ikasturtean zehar bi aldeen arteko harremana askoz ere hobea izaten da eta emankorragoa aldi berean.

DBH 3.mailako ikasleek beraien ibilbidea Hondarribin hasi zuten eta Guadalupera igo ziren. Bertan, hamaiketakoa egin eta jolasean edo tertulian egoteko aukera paregabea izan zuten. Ondoren berriro Hondarribira jeitsi eta eguraldia lagun zutenez bertako hondartzara joan ziren, batzuk bertan bainatzeko ausardia ere izan zutelarik.

4.DBH-koek beste ibilbide bat egin zuten. Hauek autobusez Pasaiara joan eta ttipi-ttapa Donostiarako bidea egin zuten. Erdibidean indarberritu eta Zurriolako hondartzan amaitu zuten ibilaldia.

Azkenik, Batxilergoko ikasleak eta Hondarribi aldean ibili ziren, Jaizkibelgo parajeetan hain zuzen ere. Hauek ere, eguraldi paregabea izan zutenez, egun atsegina igarotzea lortu zuten.

Denak ere oso gustura bueltatu ziren, indarberritze hau ongi etorriko zaielarik laster hasiko dituzten azterketa eta probetarako.