Ekintzailetza ikastaroa | Salestarrak Magale Urnieta

Ekintzailetza ikastaroa

Berriak

Atri herri italiarreko hamar irakasleek ikastetxean ekintzailetzarekin lotutako gaitasunen sustapena ezagutu dute Erasmus + ikastaroaren bidez. Gure ikastaroa tresna praktikoetan, talde-lanerako metodologian eta ideia baten diseinuan oinarritu da. Martxan dagoen “Education on the move: Let ‘s turn ideas into action” proiektuaren barnean etorri dira eta ikastaroaren ikasketak beren eskolan aplikatzeko eta Atrin duten hezkuntza-lana hobetzeko erabiliko dituzte.

Nazioarteko talde batek bisitatzen gaituen bigarren aldia da, irakasleekin eta ikasleekin ekintzailetza nola lantzen ari garen ikasteko. Gainera, ekintzailetza gaitasunen alderdi desberdinak landu dituzte gure egonaldian. Nabarmendu behar da lehenik Entrecomp gaitasun-esparruaren inguruan aritu garela lanean, hori baita ikasleekin egiten dugun lanaren oinarria, eguneroko laneko jarrera: ekimenarekin, sormenarekin eta proaktiboak izanda.

Jardueren barruan, halaber, irakasle italiarrek ekintzailetza-esperientzia desberdinak bisitatu ahal izan zituzten, hala nola Tknika, Bilboko Mondragon Unibertsitatea (MTA komunitatea) eta Deustuko Salestarrak.