Ekintzailetza berdea | Salestarrak Magale Urnieta
Emprendimiento verde

Ekintzailetza berdea

Berriak

Ikastetxeko, LPO  eta Ekintzailetzako Departamentuko bi irakasle Ljubljanan (Eslovenia) izan dira astebeteko prestakuntza jasotzen. Heziketa hau  “Growing Green” proiektuaren KA2 proiektuaren barneko ekintza da.  Izan ere, “Growing Green”, Europako hainbat bazkideren arteko lankidetza da, eta guztiek batera ikuspegi  berdina lantzeko batu gara: ekintzailetza-trebetasunak sustatzea, ingurumen-kontzientziaren eta ekintza barneratzaileen  jasangarritasunen bidez.

Ildo horretan, proiektuak Europako “Entrecomp” esparrua eta “Green Deal” ekimena uztartu nahi ditu, belaunaldi gazteenen artean ekintzailetza berdea eta inklusiboa sustatzeko. Ljubljanako prestakuntzan, “Growing Green” eko taldeak garatutako eskuliburua eta jolas hezitzailea landu ditugu.

Eskuliburuak, ideia berritzaile eta ikuspegi pedagogiko eraginkorrak dituen akitibitateak eskeintzen ditu. Hori dela eta, Europa osoko hezkuntza-erakundeentzako baliabide bihurtu nahi du, eskainiko dituen ekintzailetza berdearekin eta inklusiboarekin lotutako gaiei helduta. Bestalde, “Lego Serious Play” izeneko metodologiaren bidez, sormena suspertzea eta ikasleen artean eztabaida sustatzea bilatuko da.  LPO eta Ekintzailetza Saileko irakasleek zeregin aktiboa izan dute proiektuko bi produktuak sortzen, eta, aste honetan, horiek pilotatzeko, ikasteko eta hobetzeko fasean parte hartzen aritu dira.