DYAko dinamika | Salestarrak Magale Urnieta

DYAko dinamika

Berriak

Lehenengo mailako ikasleek izan dute bi ordu iraun duen saioa. Gizalde boluntariotza elkarteak antolatzen dituen ekintza batzuen baitan dago.
Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleek DYAren eskutik sorospen eta boluntariotza saioa izan dute. Bertan, larrialdi baten aurrean eman beharreko pausoak zeintzuk diren eta egoera nola kudeatu azaltzeaz gain, boluntario izateko zer egin behar den azaldu zaie ikasleei.
DYArekin izandakoa urtarrilean zehar lantzen ari diren boluntariotza saioetako azkena izan da. Izan ere, Gizalde boluntariotza elkartearen eskutik lehenago bi formazio jaso dituzte Euskal Herrian eta zehazki Gipuzkoan dauden elkarteen berri eman eta laguntzeko prest daudenek zer egin dezaketen azaltzeko.