DYA | Salestarrak Magale Urnieta

DYA

Berriak

Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleek boluntariotzaren inguruko astea izan dute. Batetik, lan mota horren inguruko zehaztasunak jaso dituzte Gizalde, Gipuzkoako Boluntariotza Erakundearen eskutik. Bestetik, DYA gertutik ezagutzeko aukera izan dute, irabazi asmorik gabeko elkartea baita.
DYAko arduradunek bi anbulantzia mota ekarri zituzten ikastetxera eta horiek gertutik ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Lehenengo, larrialdi kasuetan erabiltzen den anbulantzia ikusi zuten. Dei bat jasotzen duten momentutik larrialdi egoeran dagoen herritarra artatzen duten arte jarraitzen dituzten pausoak azaldu zituzten. Era berean, larrialdiaren arabera zein tresna erabiltzen den azaldu zuten, funtzionamendua erakutsi eta “probatzen” utzi. Beharraren arabera herritar bezala larrialdi kasuetan egin beharreko oinarrizko laguntza teknikak ere erakutsi zizkietan. Ondoren, erreskate kasuetarako erabiltzen duten anbulantzia erakutsi zieten. Istripu kasuetan, rallyetan edota median egin behar diren laguntza kasuetan erabiltzen dituzte anbulantzia horiek.
Bai boluntariotzaren saioak, baita DYAk emandakoa ere oso interesgarriak izan dira eta asko ikasteko parada eman diete ikasleei. Hainbat izan dira, gainera, erakunderen batekin lan egitera animatu diren ikasleak.