Drogomenpekotasun tailerra
Beste urbetetez Urnietako Udalaren laguntzarekin, AGIPAD-etik (Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako Gipuzkoako Elkartea) Lukene Lizaso etorri zaigu ikastetxera ikastetxeko gazteenei drogomenpekotasun unibertsalari buruz hitz egitera. DBHko maila guztietan hainbat tailer landu dituzte gai hauek jorratuz.
DBH 1. eta 2. mailetan, 4 saioetan maila bakoitzeko tutoreak izan dira programaren alderdi desberdinen dinamizazioaz arduratu direnak. Tutoretza orduan AGIPADek emandako materialak aztertu dituzte eta alkohola eta tabakoa izan dira batipat sakondu dituzten gaiak. Horrekin guztiarekin erlazionatua, programaren aurkezpena, tabakoaren inguruko hainbat galdera, alkoholaren mitoak benetako informazioarekin kontrastatzea, asertibitatea, “Nola esan EZ adiskidetasuna galdu gabe” bezalako gaiak landu dituzte.
DBH 3. eta 4. mailetan, sei saio izango dituzte, lau Lukenerekin eta beste bi tutoreekin, hauek tabakoa eta alkoholaz gain kanabisaren kontsumoa ere aztertu dute, horiek guztiek ekar ditzaketen arriskuak, idia faltsuak eta mitoak… landu dituzte.
Tailer hauen helburua prebentzioa lantzea da, eta ahal den neurrian kontsumitzen hasteko adina ahalik eta beranduena izatea.
Jardunaldi hauek amaitzeko, maiatzaren 9an, arratsaldeko 18:00etan ikastetxeko ikus-entzunezko gelan, Lukenek gerturatzen diren gurasoei hitzaldi bat emango die. Bertan ikastetxean ikasleekin atera diren zalantzak eta xehetasunak azpimarratzeaz gain etxetik gai hau nola bideratu daitekeen azalduko digu.