Don’t be Dummy
“Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik”, bide-hezkuntza programa
Datorren apirilaren 16an, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko 10 taldeek “Don’t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik”, bide-hezkuntza programan parte hartuko dute. Gure ikastetxean, saioa Streaming bidezkoa izango da, baina ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: ertzaina, suhiltzailea, urgentziatan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 53 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 117 saio burutu dira, horietan 149 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 25.698 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian. Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat uzten dizuegu: youtu.be/BM3NpQNapq4.