Domotikako formakuntza | Salestarrak Magale Urnieta

Domotikako formakuntza

Berriak

Datorren otsailaren 7an, arratsaldeko 17:00etan, Loxone Smart Home-koek bere produktuen aurkezpena egingo dute gure ikastetxean. Ekitaldi hau domotika sektoreko profesional eta produktu hau eta bere software ezagutu nahi duen edota integrazioa eta negozio aukerak ikusi nahi duen orori zuzendua dago. Erabiltzaile partikularrei ere gomendatzen zaie, izan ere, beraien etxeetan aplikatu daitezkeen funtzioen eta Smart Home batean bizitzeak ekar ditzaken onuren berri jakiteko aukera paregabea izango baitute.

Ikastetxe ordutegian Elektrizitate-Elektronikako gure ikasleek ere merkatuak eskaintzen dituen berrikuntza hauek ezagutzeko aukera izango dute.
Merkatuan geroz eta tresna gehiago daude gure etxebizitza adimentsu bihurtu dezaketela esaten digutenak, horregatik zaila egiten da konponbide bat aukeratzea edo aurkitzea.

Zertan datza etxebizitza adimentsu bat?


Loxonek dioenez, etxebizitza benetan adimentsua izatera iristen da klimatizazioa edo pertsianak, argiak, sarrerak eta abar guztiz automatizatuta daudenean. Erabiltzaileak ez du denborarik galdu behar automatikoak izan daitezkeen sistemak kontrolatzen.
Urnietako Salestar ikastetxean izango dugun jardunaldi teknikorako izena eman ezazu eta hobezinezko programazioarekin eta gune guztietara integratzeko gaitasuna izango duen sistema ireki bat ezagutuko duzu.

Izena emateko sakatu hemen.