DJ Saioa | Salestarrak Magale Urnieta
DJ

DJ Saioa

Berriak

DJ-EN MUNDUA, ESTEREOTIPOAK GAINDITZEN

On Bosko-ren Gaztedi astearekin jarraituz gaurkoan hiru DJ etorri dira gure eskolara. Ikastetxeko antzokian egin dugun mahai-inguru honetan gure eskolako Grafiketako ikasle den Noemi eta irakasle den Oihana Razquin-ek hartu dute parte, eta ikasle ohi bezela Uxue Iguaran egon da. Hirurek egiten dute lan DJ bezela, eta beren esperientzia azaldu digute.

Lehenik eta behin, bakoitzaren ibilbidea elkarbanatu dute ikuslegoarekin, DJ moduan beren hasierak azalduz eta gaur egun ere beren emanaldien nondik norakoaren berri emanez. Honela, ingurune ezberdinetan jotzen dutela esan dute (herriko jaietan, txosnetan eta baita klubetako zirkuitoan ere) eta aldi berean musika genero ezberdinak lantzen dituztela, hala nola, elektronikoa, trap, tekno edota euskal musika.

Emanaldi bakoitzaren aurretik eta emanaldian bertan egin beharreko lanak ere azaldu dituzte, DJ lanaren nondik norakoak azalduz, eta, aldi berean, gai interesgarri bat ere aipatu dute emakumezko DJ-a izatearen zailtasun eta arazoei buruz hitz egiñaz. Musika industriaren inguruan emakume bezela lan egiteak dakartzan zailtasun eta arazoak adieraziz hitzaldi pedagogiko bat eman digute, eta ikasleek asko ikasteko aukera izan dute.