Aita Mari itsasontzian barne | Salestarrak Magale Urnieta

Aita Mari itsasontzian barne

Berriak

Gaur, DBHko 3. mailako gure ikasleek “Aita Mari” itsasontziko kapitainarekin hitz egiteko aukera izan dute.

 

Gaur, DBHko 3. mailako gure ikasleek, murgilduta dauden “Elkartasunaren bidean” diziplinarteko proiektuaren barruan, migratzaileen giza eskubideen alde borrokatuz Mediterraneoan itsas salbamenduko lanetan aritzen den “Aita Mari” itsasontziko kapitaina den Oscar Fernandezekin hitz egiteko aukera izan dute.

Gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte, maiatzaren 6an itsas zabalera irteteko zain Almeriako Adra portuan dagoen itsasontziaren ezaugarriak.
Egin dizkioten galdera ugariei esker, ikasleek gai honen inguruan duten jakin-mina asetzea lortu dute.