DBH4: Bartzelona | Salestarrak Magale Urnieta

DBH4: Bartzelona

Berriak

Maiatzaren 8tik 12ra bitartean DBH-4ko bi gelak bidaia ludiko eta kulturala egin dute eta baita ederki gozatu ere. Astelehenean goizeko 6:00ak eman baino lehen ikasle guztiak prest zeuden bidaia hasteko, eta puntualtasun osoz abiatu ziren. Bartzelonarantz. Bidean cava bodega bat eta Montserrateko paraje zoragarriak bisitatu zituzten eta Bartzelonan bertan, Ramblas, Monjuic, Sagrada Familia, Gotiko auzoa, Maremagnum bezalako ohiko tokiak. Bidaiaren bigarren zatian, Saloura joan eta bi egunez Port Aventura parkean ibili ziren. Ikasle eta irakasle arteko giroa ezin hobea izan da eta kurtsoko azken txanpari aurre egiteko indar berritu dira.