DBH3ko ikasleak Lizarran
DBH3. mailako bi taldeak egonaldi bikaina izan dute Lizarran
Aste honetan DBH3ko ikasleek Lizarran egin zuten bi egunetako egonaldia. Hasiera Lizarragako portuan eman zioten ibilbide polit batekin eta ondoren Irantzuko monastegia ezagutzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, igerilekuan freskatu eta kayaketan ibiltzera joan ziren. Hurrengo egunean, igerilekuan gozatzeko aukera izan zuten. Eguraldi paregabea izan zuten eta horrek egonaldi zoragarria ahalbidetu zuen. Primeran etorri zitzaizkien egun horiek ikasturte amaierari indarberrituta ekiteko.