DBH2: Barnetegian | Salestarrak Magale Urnieta

DBH2: Barnetegian

Berriak

Azaroaren 13tik 16ra gure ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleak ikastetxetik kanpo izan ditugu hainbat egun pasatzen, oraingoan talde bat Hondarribian izan da eta bestea Seguran. Guztien helburua euskararen erabilera indartu eta areagotzea izan da, talde kohesioa sustatzeaz gain. Bertan hainbat monitoreen eskutik ekintza ugari egin dituzte, hala nola, herria ezagutzeko txangoa, karaokea, pasta tailerra, hama tailerra, ikasleek beraiek sortutako jokoak, mini golfa…

Eguraldia ere lagun izan dute, izan ere, eguzki zoragarria izan baitute bidaialagun. Ederki asko igaro dituzte lau egunak etxetik kanpo lagun giroan eta espero dugu pilak ongi kargatuta ekarri izana 1go ebaluaketaren amaierari aurre egiteko.