DBH1 Sendavivan | Salestarrak Magale Urnieta
DBH1 Sendavivan

DBH1 Sendavivan

Berriak

DBH1. mailako ikasleak Sendavivan izan dira.

 

Urriaren 10 eta 11n DBH1eko ikasleek Sendavivan egin dute egonaldia. Ikasturteari hasiera ona emanez, eta lehenengo irteera gauzatuz, elkarbizitza egunak izan dituzte elkarren artean elkar hobeto ezagutzeko. Etapa berriaren hasiera dutenez eta ikaskide eta irakasle berriez inguratu direnez, aukera paregabea izan dute elkarren artean gozamenean bi egun etxetik eta ikastetxetik kanpo igarotzeko. Naturaz, animaliez eta giro paregabeaz gozatu dute eta indarberrituta etorri dira.