DBH1 Ingelesen Hilerrian (Urgull)
Aurreko astean DBH1eko ikasleak Donostian izan ziren Urgullen kokatzen den Ingelesen Hilerria ezagutzeko helburuarekin. Eguraldia lagun izan zutelarik, hondartzan paseotxo bat emanez, Donostiako Alde Zaharrera iritsi eta bertatik Urgullerantz abiatu ziren. Kontxako badiaranzko ikuspegi zoragarriaz gozatuaz, iritsi ziren Ingelesen Hilerrira eta bertan, ikasgelan, Gaztelaniako klasean irakurri zuten “Ingelesen Hilerria” liburuko kokalekuak arakatzen ibili ziren. Ederki pasa zuten ikasgelatik kanpo lagunartean.