DBH1-2ko irteerak | Salestarrak Magale Urnieta

DBH1-2ko irteerak

Berriak

Maiatzaren 9an ikastetxeko gaztetxoenek ikasturte amaierako irteera izan zuten. DBH 1eko ikasleek Azpeitiko Ekoetxeak antolatzen dituen jardueretan parte hartu zuten. Alde batetik, Igarako errotaren (XVII-XVIII mendekoa) funtzionamendua ikusi zuten eta bestetik, aldaketa klimatikoaren inguruko azalpena entzun ondoren berau sahiesteko ekintzak proposatu zituzten. Ondoren bazkariaren ostean jolasteko denbora izan zuten Loiolako Basilikaren ondoan. Bestalde, DBH2ko ikasleak Olitera joan ziren egun pasa bertako gaztelua ezagutzera. “Gaztelu Feudala” izeneko arloarteko proiektua lantzen aritu dira eskolan ebaluazio honetan eta bertan ikasitakoak ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Bi taldeak primeran ibili ziren. Ikasteko eta ondo pasatzeko aukera bikaina izan zuten!

Oliteko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Azpeitiko argazkiak ikusteko sakatu hemen.