DBH, BATX eta LH 2023-2024 | Salestarrak Magale Urnieta
2023-2024

DBH, BATX eta LH 2023-2024

Berriak

1.- IKASTURTEAREN AURKEZPENA ETA HASIERA: Irailaren 7an- osteguna 

  • DBH: 10:00
  • BATXILERGOA: 11:00
  • Lanbide Heziketa: 11:00

2.- GURASOENTZAKO BILERA IKASTURTE BERRIARI BURUZ: (Irailean gogoratuko dizuegu)

  •  DBH: Irailaren 6an 18:00etan.
  • Batxilergoa: Irailaren 13an 18:00etan 
  • Lanbide Heziketa: Irailaren 20an 18:00etan

3- ORDUTEGIA:

  •   DBH

Irailean eta ekainean lanaldi jarraitua: 8:05etik 14:10era

Ikasturtean zehar:

Astelehena, asteartea eta asteazkena: 8:05-12:00 /13:30-15:20

Osteguna eta ostirala: 8:05etik 14:10era

  •   BATXILERGOA  (Ikasturte osoan):

1.:  Astelehenetik ostegunera: 8:05 – 15:00  / Ostirala: 8:05 – 14:10

2.: Astelehena eta ostirala: 8:05 – 14:10 / Asteartea, asteazkena eta osteguna: 8:05 – 15:00

  • LANBIDE HEZIKETA : Ikasturte osoan 8:05etik 14:10era

4. EDUCAMOSeko PASAHITZAK IKASTETXEAN BERRIAK ZARETENONTZAT

Iraileko lehenengo egunetan “Educamos” plataformaren pasahitzak bidaliko dizkizuegu posta elektroniko baten bidez, bertan ikasleari egokitu zaion taldea, ordutegia eta abar… ikusi dezakezue. Ez ditugu zerrendak  ikasleen izen-abizenarekin argitaratuko.

5.- ROBOTIKA eta MUSIKA INSTRUMENTUEN KLASE PARTIKULARRAK:

Robotika eta musika instrumentuen hastapen klaseak berriz ere eskainiko ditugu. Irailean gutun bat bidaliko dizuegu eskaintza honen xehetasunekin, interesaturik zaudeten guztiok izena eman dezazuen.