C-Gradua Automatizazioan | Salestarrak Magale Urnieta
Automatización

C-Gradua Automatizazioan

Berriak

Eskaintza berria Salestarrak Magale Urnietako ikastetxean

Datorren 24-25 ikasturtean, gure prestakuntza-aukerak zabalduko ditugu, izan ere ” “Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko, abian jartzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea” C-GRADUA arratsaldez egiteko aukera eskainiko baitugu!

Zer da hau? Ziurtagiri honek “Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikari” titulua lortzeko balio du.

537 ordutako prestakuntza hau zure trebetasunak eguneratzeko eta hobetzeko diseinatuta dago, automatizazio industrialaren arloan eguneratuta mantentzeko aukera emango dizularik. Aukera ezin hobea da zure ibilbide profesionalari bultzada bat emateko!

Gainera, kontuan izan!  Prestakuntza hau bereziki lanean ari diren eta beren lanbide-kualifikazioa indartu edo aldatu nahi duten pertsonentzat bideratua dago, arratsaldez ikasteko behar den malgutasuna eskainiz.

Ez utzi hazkunde pertsonal eta profesionalerako aukera hau pasatzen! Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago nahi izanez gero eta erreserbatu zure lekua.