Bullying tailerra
DBH1. mailako ikasleek Bullying-ari buruzko tailerra izan dute.
Azken ikasturteetan egin dugun bezala, DBHko 1. mailako ikasleek bullyingari buruzko tailer bat jaso dute lehen ebaluazio honetan. Baketik-eko hainbat adituk bisitatu gaituzte eta beraiek gidatu dute tailerra. Hiru ataletan antolatuta egon da: antzerki emanaldi batekin hasi ziren, non bi adituek bullying edo eskola-jazarpen kasu bat antzeztu zuten. Ondoren, foro batekin lotu zuten, eta bertan oso esanguratsua izan zen gazteen parte-hartzea eta interesa gaiaren inguruan. Amaitzeko, tailer bat izan zuten, jazarpenaren aurrean nola jokatu erakusteko.
Gure ustez, tailer honek onura ugari ekar diezazkieke gure ikasleei; esate baterako, ikasleak hura identifikatzeko sentsibilizatzea, errespetua eta enpatia sustatzea, besteekiko tolerantzia- eta ulermen-balioak sustatzea, ikasleak ahalduntzea, kasuren bat ikusten dutenean modu seguru eta eraginkorrean esku hartzen irakastea. Azken batean, sor daitezkeen kasuak murrizten saiatu behar da.
Ikasleentzat eta irakasleentzat oso topaketa interesgarria izan dela uste dugu.